Gaurtik ostiralera bitartean eman daiteke izena 6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko eka. 16a, 12:16

Gaur zabaldu du udalak uztaileko topalekuetan izen emateko epea. Ekainaren 19a baino lehen eman beharko da izena, 14:00ak aurretik eta internet bidez. Horrez gain, bizi dugun egoera dela-eta, beharrezkoa izango da baimen orria sinatzea.

Lehen Hezkuntzako haurrentzat astebeteko topalekuak izango dira uztailean zehar. Lau adin-tartetan banatu eta taldeko kideek aste batez parte hartu ahal izango dute. Doakoak izango dira topalekuak, eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da Zumaian erroldatuta egotea.

Haurrak egunean bi ordu eta erdiz elkartuko dira adin bereko haurrekin, 10:00etatik 12:30era bitartean, eta nagusiki kalean egingo dituzte jolas eta jarduerak.

Gaurtik ostiralera bitartean eman daiteke izena 6-12 urte bitarteko haurrentzako topalekuetan, internet bidez; ostiralean 14:00etan amaituko da epea. 

Horrez gain, bizi dugun egoera dela eta, guraso edo tutoreek baimen orria sinatu beharko dute; azken horri hori sinadura digitalarekin korreo bidez zein presentzialki entregatu daiteke. Orria eskuz entregatu behar dutenek honako lekuetan egin dezakete: udaletxean 8:00etatik 14:00etara; Ludotekan 9:00etatik 14:00etara; edo Ludotekako buzoian, nahi den orduan. Izen-ematearen inguruan zalantzarik izanez gero, jarri Udalarekin harremanetan:

  • Hezkuntza saila: 943865025 (110) euskara@zumaia.eus
  • Ludoteka: 943143264  / ludoteka@zumaia.eus