65 urtetik gorako herritarrei maskarak banatzen hasi da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko mai. 14a, 11:00
65 urtetik gorako herritarrei maskarak banatzen hasi da Udala, eta gainontzeko herritarrek hurrengo asteetan jasoko dituzte maskarak beraien etxeetan. Iñaki Ostolaza alkateak eta Maider Alberdi zinegotziak maskaren ezaugarriak eta horiek sortzeko prozesua azaldu dituzte bideo bidez.

Udalak material egokia erosi ostean, herriko enpresek materiala moztu dute, jarraian jostunen sareak maskarak egiteko. Gaztetxeko boluntarioekin batera prestatu ditu gutunak Udalak, eta datozen egunotan hasiko dute etxeetara banaketa. 65 urtetik gorako herritarrak izango dira maskara jasotzen lehenak, eta horien ostean, datozen asteotan, gainontzeko herritarrek jasoko dituzte.