Ostegunetako azoka izango da bihar Ondartxo eta Amaia plazetan

Erabiltzailearen aurpegia

Elikagaiak saltzen dituzten postuak soilik egongo dira azokan, 8:00etatik 14:00etara. Zumaiako udaltzainek zainduko dute Osasun Sailak ezarritako gutxieneko baldintzak errespetatzen direla.

Elikagaiak soilik saldu ahal izango dituzte postuetako saltzaileek, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako baldintzak eta segurtasun neurriak beteko dituzte. 8:00etatik 14:00etara izango dira Ondartxo eta Amaia plazetan kaleko saltzaileak.

Erabiltzaileei dagokienez, eta aginduaren arabera, joateko baimena izango dute “etxebizitza gertu dutenek edo beste arrazoi batzuengatik presentzia behar bezala justifikatu dezaketenek”. Kasu guztietan, herritarrek beraien artean bi metroko distantzia utzi beharko dute gutxienez.

Zumaiako udaltzainek zainduko dute gutxieneko baldintza horiek errespetatzen direla.