'Eskura' Udal aldizkariaren lehen zenbakia webgunean ere irakurgai

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko ots. 28a, 09:27
Hiru hilabetean behin banatuko du Zumaiako Udalak aldizkaria, eta herritarrek etxean jasoko dute. Udal politikak eta zerbitzuen inguruko informazioa bilduko du Eskurak, besteak beste.

Lehen zenbaki honetan, legealdi berriaren oinarriak jarri dituen aurrekontuak landu dituzte, baita azken asteotako albisteak ere. Udal Liburutegiaren inguruko informazioa, atzera begiratzeko atal bat eta argazki bilduma bat ere jaso dituzte aldizkarian.

Irakurri aldizkaria hemen klik eginda.