2020rako aurrekontuak landuko ditu Udalbatzak ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko abe. 10a, 16:03
Batzarraldi eguna abenduaren 12an, ostegunean, izango da. 18:00etan hasiko da saioa, udaletxeko pleno aretoan. Aurrekontuen onarpenaz gain, beste hainbat gai ere landuko dituzte osoko bilkuran.

Hona hemen eguneko aztergaien zerrenda:

1. Aurreko bileretako akten onarpena

2. Zumaiako Udalaren eta Gipuzkoako Lurralde Agintaritza Partzuergoaren artean Udal erroldaren datuak egiaztatzeko hitzarmena onartzea

3. OGASUNA:

3.1 Irizpena: 2020rako Zumaiako Udalaren aurrekontu orokorra onartzea

3.2 6/2019; 7/2019; 8/2019; 9/2019 erreparo orrien eta hauen alkate dekretuen erantzunaren berri ematea

3.3 2019ko exekuzioaren berri ematea

3.4 2019ko 3. hiruhilabeteko ordainketaren bataz besteko epearen berri ematea

3.5 Udalaren 2019ko 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta Kirol Patronatuko 1. kreditu aldaketaren berri ematea

3.6 Udalaren20., eta Kirol Patronatuaren 1. kreditu aldaketaren ondoren, aurrekontu egonkortasuna eta gastu araua ez betetzearen komunikazioaren berri ematea

4. HIRIGINTZA:

4.1 Irizpenak:

4.1.1 Arau subsidiarioetako ordenantzen 67. artikuluaren aldaketari hasierako onarpena ematea

4.1.2 17 HA-Artadiko 17.1 egikaritze-unitatearen Hiri Antolamenduko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea

4.1.3 2019ko obra baimenetan ordenantza fiskaletako, ICIO ataleko %95eko hobaria ematea

5. GIZARTE ZERBITZUAK:

5.1 Irizpena: Gizarte Zerbitzu Departamentuan dauden dokumentuak suntsitzeko eta dagokion prozedura onartzea

6. PARTAIDETZA, GAZTERIA, BERDINTASUNA:

6.1 Proposamena: Gaztematika Sareari atxikimendua adieraztea