Txakurren inguruko kexak direla eta, Zumaiako Udalak ordenantzan jasotakoa gogorarazi nahi die txakur jabeei

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko urr. 16a, 13:34

Azken aldian Zumaiako Udalak kexa ugari jaso ditu txakurren inguruan. 

Herritarren eta txakurren arteko elkarbizitza ahalik eta hobea izan dadin, Zumaiako Udalak gaiari buruzko ordenantzan jasotakoa ekarri nahi du gogora.

  • Hiriko bide eta leku publikoetan eta eraikin kolektiboetako guztien erabilerarako zatietan, txakurrak kontrolpean eta uhal batez loturik eduki behar dira.
  • Debekatuta dago txakur-gorozkiak bide eta plaza publikoetan, hondartzetan, haur parkeetan, lorategietan, zelaietan eta, oro har, pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Txakurren jabeek gorozkiak jaso behar dituzte. Horretarako, Udalak plastikozko poltsak jartzen ditu.

  • Arraza arriskutsuak diren txakurren kasuan, dagozkien baimenak eguneratuta izatea, eta kasuan kasu hartu beharreko neurriak kontuan izatea eskatzen diegu. Kalera irtetetan, txakurrek muturrekoa jarrita edukitzea, besteak beste.