Udalaren ezohiko plenoa egingo dute ostegun honetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko urr. 8a, 11:42
Zumaiako Udaleko ezohiko plenoa egingo da ostegunean, hilaren 10ean. Bilkura arratsaldeko 18.00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. 2020. urterako ordenantza fiskalen onarpena egingo dute, besteak beste.

Ondorengoa izango da plenoko gai-ordena:

1. Aurreko bileretako aktaren onarpena (134. znb - 2019/09/26).

2. OGASUNA:

Irizpenak:

    1. Udalarentzat interes berezikoak edo onurakoak diren obren izendapena onartzea.
    2. 2020. urterako taxien tarifa onartzea.
    3. 2020. ekitaldirako ordenantza fiskalak onartzea.

3. PERTSONALA

Irizpena:

  1. 2019ko Zumaiako Kirol Patronatuko lanpostuen zerrendaren eta plantilla organikoaren aldaketa onartzea.