Helbide berria Julene Azpeitia ipuin lehiaketarako

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko urr. 2a, 12:36
Sortutako arazo batzuk direla eta, Euskara Zerbitzuak helbide berria sortu du: azpeitiajulene@gmail.com.
Astelehenean ipuinak Julene Azpeitia lehiaketan aurkezteko epea amaitu zen. Lanak posta elektronikoz bidaltzeko aukera ematen du Udalak, baina azken egunotan arazo batzuk sortu dira eta mezuak bueltan joaten dira, zerbitzariak ez dituelako word-eko fitxategiak eta beste formatu batzuk onartzen. Horregatik, Euskara Zerbitzuak beste helbide elektroniko hau sortu du:  azpeitiajulene@gmail.com.
 
Egon diren eragozpenak aintzat hartuta, ontzat emango dira aurreko egunetan bidalitako mezuak ere, urriaren 3a baino lehen helbide berrira bidaltzen badira.