Euskara eta Hezkuntza batzordeko ardura banaketan aldaketak egongo dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko ira. 27a, 14:39

Arritxu Iribarrek hartuko du Hezkuntzari dagokion ardura eta Eskola Kontseiluko Organo Goreneko ordezkaritza, Maddi Aldalurren ordez. Aldalurrek Euskara eta Hezkuntza batzorde informatzaileko batzordeburu izaten jarraituko du. 

Maddi Aldalur EH Bilduko zinegotzia Zumaiako Institutuko irakaslea izango da ikasturte honetan. Gardentasuna bermatu eta baldizko desadostasunak eta gaizki ulertuak saihesteko asmoarekin, Udalak ordezkatuta egon behar duen Organo Goreneko ordezkaria Arritxu Iribar izango da ikasturte honetan, Aldalurren ordez.

Haurreskola eta eskoletako ordezkariak jakinarazi eta gaia Batzordean landu ostean landu zen erabakia atzo egin zen ohiko osoko bilkuran.