Udalaren ohiko plenoa izango da ostegun honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Zumaiako Udaleko ohiko plenoa egingo da irailaren 26an, ostegunean. Bilkura arratsaldeko 18.00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.

Irailaren 26ko plenorako gai-ordena:

1. Aurreko bileretako akten onarpena

2. Udalbatzako ordezkarien izendapenaren aldaketa Udalak ordezkatua egon behar duen era guztietako organo kolegiatuetarako (Eskola Kontseitua eta Urola Kostako Mankomunitatea)

3. Ogasuna:

3.1 Irizpenak:

3.1.1 Udalaren eta Kirol Patronatuaren kontu orokorra onartzea

3.1.2 12 kreditu aldaketa onartzea

3.2 3/2019; 4/2019; 5/2019 erreparo orrien eta horien alkate dekretuen erantzunaren berri ematea

3.3 2019ko exekuzioaren berri ematea

3.4 11. kreditu aldaketaren ondoren aurrekontu egonkortasuna eta gastu araua ez betetzearen ondorioz txostenaren berri ematea

3.5 2019ko 2. hiruhilabeteko ordainketaren bataz besteko epearen berri ematea

3.6 Udalaren 2019ko 3,4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. kreditu aldaketen kontu ematea

4. Hirigintza: Irizpena: 03 HA-Odieta-San Jose-San Juan egoitza plan bereziaren behin betiko onartzea

5. Pertsonala: Irizpena: Zumaiako Udaleko eta Zumaiako Kirol Patronatuko langileen ordainsariei, 2019ko uztailaren 1eko eragin datatik %0,25eko igoera onartzea

6. Proposamena: EH Bildu Udal taldearen izenean aurkeztutakoa: “Nafarroako erdialdeko uholde larrien aurrean akordioa”

7. Eskari-galderak

2019/09/26 Ohiko osoko bilkurarako deialdia