Kantauri plazako hiru etxebizitza tasatuen zozketa dataren inguruko zuzenketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko eka. 5a, 15:35

Akats bat medio, Udalak jakinarazi nahi du Kantauri plazako etxebizitzen inguruan iragarritako zozketa data ez dela zuzena. 

Horren harira, Udalak adierazi du datozen egunotan zozketan izena eman dutenen behin-behineko zerrenda publiko egingo dela eta behin alegazioak aurkezteko epea ixten denean iragarriko dela berriro zozketaren data zehatza. 

Barkatu sortutako eragozpenak edota gaizki ulertuak.