Jakinarazpena Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldiaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko abu. 8a, 15:11

Datorren larunbatean, hilak 11, arratsalde 16:00etan IV. Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldia ospatuko da Zumaian. Horren ondorioz, 15:00etatik 16:20etara bitartean, hondartzaren erdiguneko zati bat parte hartzaile eta antolatzaileentzat gordeko da. 16:00-16:05 bitartean, ur eremuaren zati bat ere probaren irteera egiteko gordeko da. Barkatu eragozpenak.