Zubitxikia itxura berrituta

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur goizean bertan Zumaiako Udalak Zubitxikian, itsaso aldera ematen duen espaloian, errepide alboko baranda kendu du. Horren ordez, loraz apainduko du eremua, Zubitxikiaren itxura berritu eta alaitzeko. Lanak gaur eta bihar artean amaitzea aurreikusi du Udalak.