Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko deialdia egin du aurten ere Polizia eta Larrialdietarako Akademiak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko uzt. 20a, 12:00
Iaz egin bezala, Zumaiako Udalak aipatutako Akademiarekin sinatutako hitzarmena dela-eta, azken erakunde horrek garatuko du 2018an ere lan eskaintzaren deialdi zein prozesu guztia. Hautaketa prozedura hori oposizio-lehiaketa aske bidez egingo da eta eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da abuztiaren 13a arte.

Aurten ere Polizia eta Larrialdietarako Akademiak, herri ezberdinetako Udalekin elkarlanean, udaltzian postuak behin behineko izaeraz betetzeko deialdia jarri du martxan eta horren baitan, guztira, 226 lanpostu eskainiko dira. 

Zumaiako Udaleko lan eskaintzari dagokionean, iaz bezala, 3 lanpostu eskainiko dira.

Eskabideen aurkezpena eta epeak
Hautaketa prozedura oposizio-lehiaketa aske bidez egingo da. Halaber, prozesuan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean egin beharko dira, www.arkauteakademia.eus webgunean, hain zuzen, eta bertan eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira. Eskabideak egiteko epea zabalik egongo da abuztuaren 13a arte.

Informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin arkauteakademia.eus  webgunearen bitartez. 

Deialdiaren oinarriak eta lan eskaintzaren informazioa, hemen.