Gau zuria izango da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko mai. 24a, 10:12

Datorren larunbatean, hilak 26, Gau Zuria ospatuko da Zumaian. Horren baitan, arratsaldean, 16:00etik aurrera hainbat karpa jarriko dira Erribera kalean eta bertan, elkarteko kide diren hainbat dendek euren produktuak jarriko dituzte salgai, eskaintza berezi edota deskontuekin. Egun hori beraz, erosketak egiteko aukera bikaina izango da herritarrentzat.

Gainera, karpak zein dendak zabalik egongo dira gaueko 21:00ak arte. Era berean, arratsaldean zehar, hainbat ekintza eta ekitaldi egingo dira. Esate baterako, 16:30-17:30 bitartean, Senzala Euskadi capoeira ikuskizuna egongo da, 18:00-19:00 bitartean, Yarleku antzerkia eta 19:30 eta 21:30 bitartean JJ Zumba familia ekitaldia, guztiak, Erribera kalean zehar.

Horrez gain, 300€ko zozketa egingo da egun horretan parte hartzen duten denda eta tabernetan kontsumitzen duten bezeroen artean. Eta hori gutxi balitz, 30€ko erosketak eginez gero, 5€eko deskontua lortzeko aukera ere izango dute bezeroek elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko.

Denda parte hartzaileak: Ane Arribas, BIB decoracion textil, Coro Prieto estetika zentroa, JS Make-up estetika, Kaïoa, Koketa, Kulun.k, Marisa oinetakoak, Oskarbi kirolak, Pauma, Sorginak, Xumai kirolak.

Taberna eta jatetxe parte hartzaileak: Batzoki Bai-Bidea, Gure Txokoa, Idoia ardotegia, Kalari, Marina Berri, Trapaia, Tximista, Zalla.

Merkataritza sustatzeko bonoak

Gau Zuria Udalak, Merkatari zein Ostalari Elkarteak, Caja Rural eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute elkarlanean, tokiko merkataritza indartu eta honi bultzada bat emateko xedez.

Horren harira, salgai jarri dituzte turismo bulegoan merkataritza sustatzeko bonoak, 40€ ordainduta 50€ko balioa duten bonoak, hain zuzen. Horiek maiatzaren 26tik ekainaren 3a arte gastatu ahal izango dira.