Helduek bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroan izena emateko epea oraindik zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko mai. 16a, 15:41
Ikastaroa maiatzaren 26an eta 27an eta ekainaren 2an eta 3an egingo da Herri Eskolan eta interesdunek kiroldegian eman ahal izango dute izena maiatzaren 25a arte. Zumaiako Udalak antolatu du Foru Aldundiaren laguntza zein babesarekin eta helburu du, Bizikleta Egunaren ospakizunaren harira, 18 urtetik gorakoen artean bizikletaren erabilera areagotu eta zabaltzea.

Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuan Zumaiako Udalak 18 urtetik gorako helduei zuzendutako doako bizikleta ikastaroa antolatu du, Foru Aldundiaren laguntza zein babesarekin.

Ikastaroa datorren maiatzaren 27an eta 28an eta ekainaren 2an zein 3an egingo da Herri Eskolako patioan Gurpilartea elkarteak zuzenduta. Saio guztiek bi orduko iraupena izango dute. Helburua da, helduen artean ere bizikletaren erabilera zabalduz eta sustatuz, mugikortasun jasangarriaren alde egitea.

Ikastaroa doakoa izango da eta interesdunek maiatzaren 25a arte izango dute kiroldegian izena emateko aukera.