Zabalik dago udaleku musikaletan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko api. 19a, 13:48

Matrikulazio epea zabalik egongo da maiatzaren 31a arte, taldea osatu bitartean. Udalekuak HH4 eta DBH2 bitarteko haurrei zuzenduak egongo dira, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat.

"Musi-k” lelopean, uztailaren 16tik 27ra bitartean, goizeko 09:30etik 13:00etara, udaleku musikalak egingo dira Zumaian, abuztuan ospatzen den Nazioarteko Musika Jaialdiaren aurrekari gisa.

Udalekuak HH4 eta DBH2 bitarteko haurrei zuzenduak egongo dira, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat. Udalekuak Ubillos Jauregian egingo dira eta parte hartzaileek esparru desbedinak uztartuko dituzte bertan: musikari tailerra, abesbatza  tailerra, dantza tailerra, isiltasun eta entzumen tailerra…

Helburua da musika ardatz hartuta, ekimen eta ekintza desberdinak burutzea eta udalekuen amaierarako gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituen ekitaldia antolatzea. Ikuskizun horretan batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu… Azken finean, musikan oinarritutako lanak erakutsiaz.

Matrikula egiteko garaian ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala beteta aurkeztea diru-sarreraren agiriarekin batera, Alondegia kultur etxean edo kulturetxea@zumaia.eus helbidean. 

Matrikularen kostua  85€koa izango da, 65€koa familia ugarien kasuan eta diru-sarrera ondorengo bi kontu zenbakietan egin ahal izango da:

-       Kutxabank: ES97 2095 5078 3091 1554 0513

-       Laboral Kutxa: ES37 3035 0037 4103 70050506

Informazio gehiago:

Alondegia kultur etxea -  943 861056 // kulturetxea@zumaia.eus

www.sapereaudesinfonietta.com/sas-akademia-eus