Astelehenean zabalduko da Udaleku irekietan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia
Astelehenean zabalduko da Udaleku irekietan izena emateko epea

Uda gero eta gertuago dugu eta haurren oporraldiari erreparatuz, urtero bezala, Zumaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako.

Ohikoa den bezala, bi txandatan banatu du hilabetea: uztailaren 2tik 13ra lehena eta 16tik 27ra bigarrena. Udalekuetako ordutegia goizeko 09:30etik 13:00etara bitarte izango da eta egoitza aldiz, Herri Eskolako Sagarbide eraikina.  

Matrikula eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Interesdunek ludotekan edota udaletxean bertan izena eman ahal izango dute apirilaren 16tik maiatzaren 2a arte. Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan izango dira adina, sexua, ikastetxea, maila eta gela, beraz, ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala betetzea eta datu horiek guztiak azaltzea.

Horrez gain hau izango da gehitu beharreko dokumentazioa:

  • Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia)

  • Argazkia

  • Osakidetzako txartelaren fotokopia

Matrikularen kostua:

  • Hilabetea: 91,55€

  • Hamabostaldia: 51,85€

  • Familia ugarien kasuan: 61€ hilabetea / 34,60€ hamabostaldia

  • DBE-GLL onuradunek ordainketa salbuetsita izango dute

Diru sarrera egiteko kontu zenbakia: KUTXA ES30 2095 5174 91 1061601620

Informazio gehiago jasotzeko:

Udaleko euskara eta hezkuntza saila: 943 86 50 25 (110) / euskara@zumaia.eus

Hemen duzue izen-emate orria:

Izen Ematea Orokorra Eusk by baleike on Scribd