Gizarte Zerbitzu sailaren udal webguneko atala berritu da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko ots. 22a, 12:13

Formatu berria eta informazio fitxak txertatu dira herritarrei sailak eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman eta horien inguruko xehetasunak uneoro eskura izan ditzaten.

Udaleko sail oro bezala Gizarte Zerbitzuek ere hainbat eta hainbat programa, laguntza, prestazio edota zerbitzu eskaintzen ditu herria eta herritarrentzat eta horien berri eman eta guztiak ezagutarazte aldera, udal webguneko Gizarte Zerbitzu sailaren atala berritu da.

Guztiz itxura berrituta,  herritar orok eskura izango du aurrerantzean aipatu sailaren inguruko informazio guztia: zer den, nori zuzenduta dagoen, nork osatzen duen, non kokatuta dagoen, zein zerbitzu eskaintzen dituen… Halaber, eskuragarri daude uneoro herritarrentzat zerbitzu edo prestazio horietako bakoitzaren xehetasunak azaltzen dituzten informazio fitxak.

Sartu HEMEN udal webguneko Gizarte Zerbitzuen atalean eta ezagutu zure eskura dituzun zerbitzuak.