Bake epaile kargua betetzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko ots. 21a, 11:06

Bake epaile kargua betetzeko izendatu zen epailearen legealdia jada amaitu dela kontuan izanik,  hamabost eguneko epea zabaldu da, martxoaren 13 arte, alegia, interesdunek Udaletxean eskaerak aurkez ditzaten. 

Horretarako ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  1. Espainiar nazionalitatea izatea
  2. Adinez nagusia izatea
  3. Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko

Halaber, eskaerak puntuatzeko garaian, aintzat hartuko dira:

  1. Zumaian bizitzea
  2. Euskara maila: EGA izatea
  3. Informatikako ezagupenak edukitzea
  4. Antzeko lanetan esperientzia
  5. Memoriaren aurkezpena: kargu honen eginkizunak nola beteko dituen azalduz
  6. Kargurako baliabideak izatea