Inauteriak direla-eta errefusaren edukiontzi gehigarriak jarriko ditu Udalak tabernarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko ots. 9a, 11:29
Herriko festa guztietan gertatzen den bezala, inauterietan ohikoa baino jende gehiago izaten da kalean zein tabernetan eta ondorioz, tabernariek ohikoa dena baino zabor gehiago sortzen dute.

Hori dela eta, Zumaiako Udalak errefusaren edukiontziak indartuko ditu tabernarientzat jai egunotan, hain zuzen, edukiontzi gehigarriak jarriko ditu Amaia plazan, Eusebio Gurrutxagan eta Pulpo inguruan goizeko 06:00etatik 10:00etara.