baleike.eus

Dagoeneko zabaldu da Paol bidea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018-02-09 10:33
Hainbat hilabete itxita egon ostean, gaur bertan zabaldu da oinezkoentzat Paol bidea. Talaipeko komun publikoak, ordea, bihar zabalduko direla jakinarazi du Udalak.

Hilabeteak egin ditu itxita Zumaiako Paol bideak eta hainbat lanen ostean, dagoeneko zabalik dago oinezkoentzat aipatu eremua. Edonola ere, oinezko ororen segurtasuna bermatzearren, bertatik paseatzeko garaian, itsasoaren egoeraren inguruko alerta edo iragarpenei adi egotea gomendatu du Udalak.

Halaber, bertan dauden komun publikoak bihar goizean zabalduko direla jakinarazi du. 

 

Erantzunak

gadget 2018-02-09 12:00 Erantzuna | #1

"Dagoeneko"? Zenbateko atzerapena izan du obra honek? Beste batzuek udalean zeudenean PNV segituan hasten zen ba atzerapenak gora, inakzioak behera... edozer gauza saldu nahi duzue baina ez gara tontoak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa