Haurren heziketaren inguruko hitzaldia, otsailaren 6an Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko urt. 30a, 13:35

Haur bati bere hazkuntzan laguntzeak lan sakona suposatzen du, benetako abentura eta erronka.  

Bide horretan lagungarria da autoritate egoki eta  osasuntsuak daukan garrantzia edota bere mugak eta esanahiak ulertzea. Horretarako, hain zuzen, hitzaldi berezi bat antolatu du Haurreskolak, Zumaiako Udalarekin eta Herri Eskola zein Institutuarekin elkarlanean.

Aipatu hitzaldia datorren asteartean, otsailaren 6an, izango da, arratsaldeko 18:00etan Alondegian eta 90 minutu inguruko iraupena izango du.