Birziklapen etxolan falta ziren plakak jarri ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko urt. 17a, 16:26

Ia bi urte bete ditu birziklapen etxolak Beheko plazan eta horri esker, zumaiarrek, hainbat hondakin birziklatzeko aukera dute garbiguneraino joan beharrik gabe. Hondakin horiek non bota jakiteko kartel identifikagarri batzuk ditu etxolak; azkenaldian, ordea, horietako asko falta ziren eta horrek noski, etxolaren erabilgarritasunean zuen eragina. 

Hori dela eta, birziklapen etxolaren izaera eta bereziki erabilgarritasun hori berreskuratze aldera, falta ziren plaka guztiak jarri ditu Udalak eta orain erraz identifikatu daitezke bertan birziklatu daitezkeen hondakin taldeak: radiografiak, CD-DVD-ak, VHS eta kasetak, mota guztietako pilak, tinta eta toner kartutxoak, disolbatzaile eta garbiketa produktuak, aerosolak, pinturak, ibilgailuen iragazkiak, kotxeko olioa...