Agustin Aizpurua izan da Gabonetako argazki lehiaketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2018ko urt. 16a, 08:48

Iaz egin bezala, etxeko zein kaleko argi apaingarrien inguruan zumaiarrek udal whatsappera bidalitako argazki guztiak bildu ditu Udalak, eta horien artean aukeratu da irudi irabazlea.

Kultur eta Turismo saileko, Distira elkarteko eta Baleike aldizkariko kideek osatutako epaimahaiak dagoeneko aukeratu du guztien artean sariduna. Hain zuzen Agustin Aizpurua izan da 2017-2018ko Gabonetako argazki lehiaketaren irabazlea eta sari gisa Marina Berri jatetxerako bi dastatze menu jaso ditu. 

Halaber, Udalak eskerrak ematen dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.