Kale Nagusiko trafikoa itxiko da bihar 08:30etatik 16:00etara

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abe. 21a, 10:41

Zumaia herri atsegin eta irisgarriagoa bilakatzeko konpromisoari helduta, azaroan egin bezala, Udalak lurzorua ez labaintzeko produktu batez estaliko du bihar Kale Nagusia. Ondorioz trafikoari itxita egongo da 08:30etatik 16:00etara.

Egun euritsuetan gertatzen diren erorketak eta irristadak ekiditeko, Udalak lurzorua ez labaintzeko produktu batez estaliko du bihar Kale Nagusia. Horretarako, ordea, goizeko 08:30etik 16:00ak bitartean kalea itxita egongo da ibilgailuentzat. Autoak Olazabal Idazkaria kaletik pasa ahal izango dute, baina ibilbide hori itxita egongo da kamioientzat, beraz, ezingo dute bertatik pasa.

16:00etan berriro zabalduko da kalea eta ibilgailu guztiek normaltasunez pasa ahal izango dute bertatik.