Edukiontzien kokalekua adosteko bilera batera deitu ditu Udalak Sanjuaniturri eremuko bizilagunak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abe. 19a, 15:53

Ostegunean, hilak 21, bilera ireki bat egingo du Udalak Sanjuaniturri eremuko bizilagunekin, (Harategi kalea, Nagusi Kalea, Olazabal Idazkaria kalea, Zunbilo kalea) zabor bilketa sistema berriaren harira, eremu honetan hondakinak botatzeko edukiontzien kokalekua zehazteko. Udalaren nahia da auzotarren proposamenak entzutea, erabakia guztien artean adosteko. Bilera udaletxean izango da, arratsaldeko 19:00etan.