Gabonetako haur parkea Aitzurin jarriko da kiroldegian beharrean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abe. 14a, 16:20

Sarrera  hiru eurokoa izango da, eta ordutegia aldiz, 11:30-13:30 eta 16:30-19:30 bitartekoa. 

Eguberriak ate joka ditugu dagoeneko eta Udalak antolatutako ekimen eta ekintzen artean, aurten ere Gabonetako haur parkea jarriko du etxeko txikienentzat, baina oraingoan, lekualdatu egingo du eta kiroldegian jarri ordez, Aitzuri pilotalekuan izango da, hilaren 29 eta 30ean. Horrela, aipatu parkeak iaz baino edukiera handiago izango du; 244 lagun sartu ordez 600entzat egongo da lekua.