Gaur arratsaldean piztuko dira Gabonetako argiak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abe. 12a, 15:55
Eguna iluntzearekin batera piztuko dira gaur kaleko argi-apaingarri guztiak 2017ko Zumaiako Eguberriei hasiera eman eta herriko kaleak Gabon giroan murgiltzeko. Datorren astetik aurrera, Eguberrietako ekintza eta ospakizun ugari izango dira aukeran. Animatu eta gozatu Eguberriez!

Gabonetako egitaraua:

Abenduak 20, asteazkena:

  • 17:30ean haur liburutegian ipuin kontaketa: Hainbat kolore, hainbat zapore!!!, Kontukantoi (3-6 urte)
  • 21:00etan Oxford aretoan Gabon Koruaren entsegu irekia

Abenduak 21, osteguna:

  • Arratsaldean Santo Tomasak

Abenduak 22, ostirala:

  • 19:00etan Oxford aretoan Musika Bandaren kontzertua

Abenduak 23, larunbata:

  • 09:15-14:00 bitartean kiroldegian aretoko futbol txapelketa azkarra
  • 17:30ean eta 19:30ean Maria eta Josen haurrentzat antzerkia: Go!azen

Abenduak 24, igandea:

  • Eguerdia bitartean, Niño Jesusen Eskean
  • 12:30ean Institutu parean hasita Olentzerorekin kantuan
  • 15:30ean Gabon Koruaren saioa kalez kale
  • 18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan Gabon kanten lehiaketa
  • 18:00etan Goiko Torretik hasi eta herrian zehar Olentzero eta Gomezagoren etorrera
  • 18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan Jaiotza ikuskizuna

Abenduak 27 asteazkena:

  • Gaztegunearen eskutik, irteera Txuri Urdin izotz jauregira

Abenduak 28, osteguna:

  • 17:30ean haur liburutegian ipuin kontaketa: Kolorez estali, Apika (4-8 urte)
  • 19:30ean Torreberriko gaztetxean bertsoak eta antzerkia: Erradikalak gara
  • 22:00etan Aita Marin zine forum: Train to Busan, JBA. Zuz.: Yeon Sang-ho

Abenduak 27 eta 28     Kiroldegian Gabonetako PINa

Abenduak 29, ostirala:

  • 17:30-20:30 bitarteanOxford aretoan xake txapelketa
  • 20:00etan Maria eta Josen Korrontzi Beneļ¬c: Astindu + Korrontzi dantzan

Abenduak 30, larunbata:

  • 10:00-13:00 eta 16:00-20:30 bitartean Lubaki Kiroldegian eskubaloia: Iñaki Espila gogoan
  • 22:00etan Oxford aretoan Bertsolari gazteen saioa

Abenduak 31, igandea:

  • 12:00etan San Silbestre VIII. Biko lasterketa mistoa: 12:00 gazteak, 12:30 helduak

Urtarrilak 3, asteazkena

  • Gaztegunearen eskutik, irteera Txuri Urdin izotz jauregira

Urtarrilak 4, osteguna:

  • 18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan gaztainak
  • 18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan Errege Magoentzat eskutitzak jasotzea

Urtarrilak 5, ostirala:

  • 18:30ean Errege kabalgata