Herritarren eskura jarriko dira herriko lorategietatik aldatutako loreak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko urr. 27a, 09:44

Datorren asteartean, 09:30etatik aurrera, eskuragarri izango dira Eusebio Gurrutxaga plazan.

Negua iristear dagoela, Zumaian, lorategietako loreak aldatzeari ekin diote; udakoak kendu eta negu sasoiko landareak landatzen hasi dira. Horiek horrela, datorren asteartean, zumaiarrek, Eusebio Gurrutxaga plazan eskuratu ahal izango dituzte, goizeko 09:30etik aurrera, lorategietatik aldatutako loreak. Landare horietako asko egoera onean daude, eta, hala, Udalak berrerabilpen bat eman nahi izan die.