Moilaberriko zubia konpontzeko lanak asteazkenean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko urr. 2a, 13:20

Gaur egun Moilaberriko zubiak duen egoera ikusirik, hori hobetu eta herritarren eskaerei erantzuna emate aldera, datorren asteazkenean, hilak 4, ekingo die Udalak hura konpontzeko lanei. Horretarako, zubiko egurrezko xafla guztiak aldatuko ditu.

Lan horrek 3 aste inguru iraungo duela adierazi du Udalak, ondorioz, bien bitartean, zubia itxita egongo da oinezkoentzat.