Bigarren aldiz bildu da Udala Estazioko bizilagunekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko ira. 21a, 16:16

Atzo egin zen bileran auzoa hobetu eta bertakoen beharrei erantzuteko auzotarrek egindako proposamenak entzun eta jaso ziren. Udalak eskaera horiei erantzuna emateko konpromisoa berretsi du.

 

Urteak dira Estazio auzoan inolako hobekuntza lanik egin ez denetik eta horri zein auzoko egungo egoera hobetzeko dagoen premiari erreparatuz uztailean bildu zen lehen aldiz Udala bertako bizilagunekin auzoan hainbat lan egin eta haien beharrei erantzuna emateko borondatea aurkezteko.

Kasu horretan, ordea, auzotarrak izanik udal jardunaren ardatz nagusia, haien beharrei erantzuna emate aldera, Udalak ezinbestekotzat jo du bertakoen proposamen eta iradokizunak gertutik ezagutu eta jasotzea eta hori izan zen, hain zuzen, atzoko bileraren helburu nagusia.

Horiek horrela, bizilagunek haien beharrak azaldu eta auzoko egungo egoera hobetzeko proposamenak egin zizkien udal ordezkariei. Udalak, emandako hitza beteaz, proposamen guztiak aztertu eta ahalik eta erantzuna emate aldera lana egiteko konpromisoa berretsi du.