Julene Azpeitia 30. Literatur Lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko ira. 20a, 10:46

Irailaren 30a izango da, hain zuzen, lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna.

Uztailean jarri zen abian Julene Azpeitia literatur lehiaketaren 30. edizioa eta dagoeneko lanak aurkezteko azken txanpan sartu gara, parte-hartzaileek hilaren 30a arte izango baitute, hain zuzen, idatziak entregatzeko aukera. Urtero bezala lehiaketak helburu du parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea.

Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea dira. Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbidean.