baleike.eus

Zumaiako irakurle taldeak datorren astean ekingo dio ikasturte berriari

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-09-06 12:39
Hilaren 12an, “Irakurri matte” Zumaiako irakurle taldeak ikasturte berria hasiko du eta lehen saioan landuko duten obra Leire Ibargurenen “Laura esaten zioten: Miren Odriozolaren borrokak” liburua izango da. Ohikoa den bezala, Alondegian bilduko da taldea, irakurketak bakoitzari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko.

Hona hemen, irakurle taldearen udazkeneko egitaraua.

IRAILAK 12

Laura esaten zioten (Miren Odriozolaren borrokak)

Miren Odriozola eta Leire Ibargurenekin

URRIAK 10

Maleta

(Sergei Doulatov)

AZAROAK 14

Nola heldu naiz ni honaino?

Kattalin Minerrekin

ABENDUAK 12

Lapur banden etika ala politika

(Joseba Sarrionandia)

 

Amaitzeko, gogorarazi irakurle taldean parte hartu nahi duen orok ateak irekita dituela beti. Animatu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa