Zubitxikia eta Patxita Etxezarretako eremua bihar zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko ira. 5a, 14:23

Lan guztiak oraindik amaitu ez diren arren, bihar goizetik aurrera behin betiko zabalduko da eremua oinezko zein trafikoarentzat. Asfaltatze lanek datorren astean jarraituko dute baina bien bitartean ez da trafikoa berriro itxiko. Horrenbestez, lanak irauten duten bitartean, ibilgailuek zein oinezkoek bertatik pasatzeko aukera izango dute.

Era berean, Udaltzaingoa, Odietako aldapa eta I. Zuloaga plaza lotzen dituen bidegurutzea ere bihar zabalduko da.  

Autobusei dagokionean, goizetik aurrera, normaltasunez egingo dute ohiko geldiunea Patxita Etxezarretan.