Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko deialdia egin du Polizia eta Larrialdietarako Akademiak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abu. 31a, 10:24

Zumaiako Udalak aipatutako Akademiarekin sinatutako hitzarmena dela-eta, azken erakunde horrek garatuko du lan eskaintzaren deialdi zein prozesu guztia. Hautaketa prozedura hori oposizio-lehiaketa aske bidez egingo da eta eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da abuztuaren 31tik urriaren 1a arte.

Atzo goizean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (EHAA) Zumaiako Udaleko 3 udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiak eginiko deialdia. Iragarki horrekin batera beste udalerrietako deialdiak ere argitaratu dira, guztira 72.

Zumaiako Udaleko lan eskaintzari dagokionean, Udalak aipatutako Akademiarekin sinatutako hitzarmena dela-eta (maiatzeko osoko bilkuran onartua) Polizia eta Larrialdietarako Akademia izango da, hain zuzen, deialdi zein hautaketa prozesua garatu eta zuzenduko duen erakundea. Akademiari dagokio, beraz, prozesuaren ardura guztia.

Eskabideen aurkezpena eta epeak

Hautaketa prozedura oposizio-lehiaketa aske bidez egingo da. Halaber, prozesuan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean egin beharko dira, www.arkauteakademia.eus webgunean, hain zuzen, eta bertan eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira. Eskabideak egiteko epea zabalik egongo da abuztuaren 31tik urriaren 1a arte (00:00ak arte).

Informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin www.arkauteakademia.eus webgunearen bitartez.