Zubitxikiko alde bat itxita egongo da obrengatik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abu. 18a, 13:52

Aurrera doaz Axular ibilbidea egokitzeko lanak eta bide horretan Zubitxikiko eremuan ere hainbat lan egiten ari da Udala.

Hori dela eta, datozen egunotan, Mendaro Marinela eta Txomin Agirre kaia bitarteko aldeko espaloia itxita egongo da oinezkoentzat. Bertatik joan ordez, pareko espaloia erabili beharko da (Basadi aldekoa), non, zebrabide bat doituko den Axularrera eta Zuloaga parkera gurutzatzeko.