Euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epea irekiko du Udalak uztailaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko eka. 30a, 11:34

Zumaiako Udalak uztailaren 1ean zabalduko du euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horien bitartez herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi du Udalak, euskara izan dadin hizkuntza nagusiena esparru guztietan.

Horiek horrela, diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza gisa egindakoak.

Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira diru-laguntzen onuradun. Horretarako, ordea, ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  1. Zumaian erroldatuta egotea
  2. Gutxienez, %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
  3. Ikastaroa ordaindu izana

Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen 100% eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik. Horietan gehienez ikastaroaren %75a ordainduko zaie. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroak zein edo barnetegietakoak direnean, gehienez %75a ordainduko zaie.

  1. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  2. Diru laguntzaren eskaera orria beteta
  3. Nortasun Agiriaren fotokopia
  4. Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
  5. Egindako ikastaroan asistentzia %80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana

Eskaera epeak:

  1. Lehen deialdia: uztailaren 1etik 15era
  2. Bigarren deialdia: urriaren 1etik 15era  

Interesa duen orok, udal webguneko diru-laguntzak sailean izango du eskura eskaera orria, baita hau betetzeko beharrezkoak diren oinarrien eta dokumentazioaren inguruko informazio gehiago ere.