Larunbatean egingo den Bizikleta Eguna dela eta trafiko etenak izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko eka. 15a, 10:27

Datorren larunbatean, hilak 17, Bizikleta Eguna ospatuko da Zumaian eta antolatutako ekintza ezberdinen artean, 16:00etatik 17:30era bitarte txirrindulari lasterketa egingo da. Horrek eragina izango du trafikoan.

Hala, honako kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat, aipatutako ordutegian:

- Axular ibiltokia

- Bidabe Azpia kalea

- Bonbillobekoa kalea

- Bidezarreta kalea

- Jadarre auzoa

Halaber, 16:45etik 17:00etara bitartean, trafikoa zabalduko da bertako bizilagunek ibilgailuak sartu/atera ditzaten.