baleike.eus

Datozen egunotan txartel identifikagarriak banatuko dira Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-06-09 14:05   Gizartea

Jada egun gutxi gelditzen dira aparkamendu sistema berria indarrean jartzeko eta horren harira, agindu bezala, Zumaiako Udalak doako txartel identifikagarria igorriko die Zumaian erroldatuta dauden ibilgailuen jabeei, erregulatutako gunean bizi direnei eta ez direnei ere. 

Horiek horrela, datorren astelehenetik asteazkenera bitartean, guztira, 5.378 txartel identifikagarri banatuko dira etxeetara. Ildo horretatik,  Zumaian bizi direnek baina autoa beste herri batean erroldatuta dutenek txartela udaletxean eskuratzeko aukera izango dutela adierazi du Udalak. Horretarako ezinbestekoa izango da norberaren errolda agiria eta ibilgailuarena ere aurkeztea.

Txartel horrek Poligono eremuko sarbideetan eta bidegurutzetan egongo diren informatzaileen lana errazteko balioko du, Zumaiakoak diren autoak kanpotik datozenetatik bereiziko baititu. Ez du, ordea, inolako erabilpenik izango erregulatuta dauden guneetan aparkatzeko, hau da, ez du egoiliar eremuetan, errotazio altuko guneetan edota egonaldi ertainekoan aparkatzeko balioko.

Egoiliar guneetan aparkatzeko ezinbestekoa izango da egoiliar txartela izatea eta errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneetan, aldiz, egoiliar edo txartel identifikagarriaz gain, tiketa inprimatu beharko da. Baldintza horiek beteta, zumaiarrek doan aparkatu ahal izango dute, baina, betiere, ezinbestekoa izango da ibilgailua Zumaian erroldatuta egotea. Beste herri batean erregistratuta izanez gero, ordaindu egin beharko dute aipatutako gune horietan. Horregatik, Udalak gogorarazi du, ibilgailuaren errolda aldaketa udaletxean bertan egin daitekeela.  

Erantzunak

zakatu 2017-06-09 21:29 Erantzuna | #1

Azkenean lortu da, Jangoikoari eskerrak ditxosozko OTA ezartzea. Hori bai, jakin nahiko nuke zergaitik Ardantzabideko bizilagunek eremu babestua izan behar duten. Zergaitik Larretxoko bizilagunak ezingo dugun beheko aldean utzi geure autoa. 1,2 eta 4 , zonakoek bezala?. Jakinik Larretxoko ingurura errez heltzeko ez dela Euro PUTA -bat jarri, batez ere, pertsona helduek dituzten zailtasunak ikusirik. Espero det Larretxoko bizilagun guztiok aparkatzeko lekua izatea, lanetik bueltan.
Eta bestea da, OTA ko txartel hori lortzeko, Lehenengo udaletxera, eskaera orriaren bila?...Zailago ezin ahal dira gauzak egin. Lanik egiten ahal dezue?... Tramiteak betetzeko denborarik ez dut izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa