Tao bulegoaren ordutegiaren eta egoiliar txartelaren inguruko hainbat argibide

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko eka. 7a, 14:50

Datorren ostegunean, ekainaren 15ean, aparkalekuen sistema berria jarriko da martxan, eta horren harira, Udalak bi argibide eman ditu.

Hauek dira argibideak:

- Ortega eta Gasset kalean egoiliar txartela eskuratzeko kokatutako bulegoaren ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bitartekoa da.

- Bestalde, egoiliar txartela eskuratzeko ez da beharrezkoa izango aurrez eskaera orria udaletxean eskatzea. Nahikoa izango da aipatutako bulegoan NAN zenbakia ematearekin.