Bihartik aurrera Oikiak autobus geraleku berria herrigunean izango du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko eka. 6a, 15:00

Joan den maiatzaren 10ean Zumaiako Udala Oikia auzoko bizilagunekin bildu zen gaur egun errepide ondoan dagoen autobus geralekua kendu eta hori ordezkatuko duen berriaren kokalekua haiekin zehazteko.

Izan ere, Udalaren helburua izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, auzotarreneskaerari erantzuna eman eta haien irisgarritasuna, mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko, autobus geraleku berria herrigunean kokatzea, autobusa bertaraino hel dadin.

Ekimena aurrera atera da auzotarren adostasunarekin eta bihartik aurrera, autobusak herrigunean kokatutako geraleku berrian egingo du bere geldiunea.