Gizarte arloko elkarteei zuzendutako diru laguntza eskaerak egiteko deialdia zabaldu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mai. 5a, 09:11

Zumaiako Udalak dagoeneko martxan ditu gizarte arloko elkarteei zuzendutako 2017ko diru-laguntza programak. Horiek horrela, interesdunek maiatzaren 26a arte aurkeztu ahal izango dituzte haien eskaerak.

Diru laguntzek helburu dute Zumaian gizarte arlora zuzendutako elkarteen lan jarduerak bultzatu, sustatu eta horiek diruz laguntzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa izango da:

  • Diru-laguntzaren eskaera orria (webgunean eskuragarri)

  • Jardueraren memoria

  • Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia

  • Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia

  • Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean betetzen direla kreditatzen duen agiria

  • Beste erakunde batzuetan eskatzen diren diru-laguntzei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren diru-laguntzena

  • Zinpeko aitorpena:

    • Honen barne proiektuan emakume eta gizonen ikuspuntua noraino kontuan hartuko den zehaztu beharko da

  • Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua

  • Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua

  • Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean

  • Hirugarrenaren ezagupenerako datuak

Informazio gehiago: www.zumaia.eus/eu/udala/diru-laguntzakedo Branka Gizarte Zentroan: 943 862200, goizeko 09:00etatik 14:30era.