Zabalik dago binakako pilota txapelketa herrikoian parte hartzeko izen emate epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mar. 21a, 16:12
Interesdunek (18 urtetik gorako federatu gabeak) martxoaren 26a bitarte izango dute izena emateko aukera. Partiduak Odieta pilotalekuan jokatuko dira eta haren faltan Herri Eskolako frontoia erabiliko da.

Dagoeneko zabalik dago binakako pilota txapelketa herrikoiaren IXX. edizioan parte hartzeko izen emate epea.

Pilota Elkarteak jakinarazi duenez, txapelketan parte hartu ahal izango dute interesa duten 18 urtetik gorako federatu gabeek eta izena emateko epemuga martxoaren 26a izango da.

Horretarako mezu bat bidali beharko dute, whatsapp zerbitzuaren bitartez, 674 743 249 zenbakira, bikotearen izen-abizenak adieraziz. Halaber, 20 euroko kuota ere ordaindu beharko dute. Partiduak Odieta pilotalekuan jokatuko dira eta haren faltan, Herri Eskolako frontoia erabiliko da.