Ez-ohiko bilkura izango da bihar 19:00etan udaletxeko areto nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mar. 15a, 14:29

Bihar, martxoak 16, arratsaldeko zazpietan ez-ohiko bilkura izango da udaletxeko areto nagusian.

Hau da eguneko gai-zerrenda:

1.- Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezkoa bada: (106. zbkia-2016.11.24).

2.- OGASUNA:

2.1. 2006ko 9/2016 erreparo orria, eta 840/2016 alkatearen erantzunaren berri ematea.

2.2. Udalaren 18. kreditu aldaketaren berri ematea.

2.3. Udalaren 19. kreditu aldaketaren berri ematea.

2.4. Aurrekontu egonkortasuna ez betetzearen ondoriozko txostenaren berri ematea.

2.5. Irizpena: 2.5.1. Ordenantza fiskalen aldaketa onartzea, bidezkoa baada.

3.- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA ETA UDALTZAINGOA

3.1. Irizpena: Zumaiako udalerriko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua eta gune jakin batzuen zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arautzeko ordenantzari hasierako onarpena ematea, bidezkoa bada.