TAOSA aukeratu duzue izen gisa, orain logoa behar dugu

Erabiltzailearen aurpegia Taosa Irratia 2016ko eka. 24a, 16:03

Mila-mila esker zuri, lagun, irratiari izena aukeratzeko bozketan parte hartu duzulako.

Mila esker baita ere, Baleikeko lagunei, bozketa webgunean egiteko aukera emateagatik. Bigarren bozketa honetan guztira 422 bozka egon dira, ez da txantxetako kopurua! TAOSA aukeratu dute zumaiarrek irratiarentzako izen gisa, eta beraz, hemendik aurrera Taosa Irratia izango gara. Orain, behin izena jakinda, irratiaren ikur izango den logotipoa behar dugu. Horretarako, zuen logotipo proposamenak taosairratia@gmail.com helbidera bidal ditzakezue uztailaren 10a baino lehen. Bidaltzen dituzuen logotipo proposamen guztiak Baleikeko webgunean jarriko dira ikusgai, bozketa ireki bidez gehien gustatzen zaizuena aukeratzeko. Beraz, astindu irudimena eta bidali Taosa Irratiarentzako logotipoa!

#animauai! #adiseinaleari