Bost proposamen hauen artean dago etorkizuneko Zumaiako Herri Irrati Librearen izena!

Erabiltzailearen aurpegia Taosa Irratia 2016ko eka. 21a, 16:51

Esanda bezala, gaur itxi da tabernetako kaxetatik jaso genituen 92 izen-proposamenen artean aukeratzeko epea. Beraz, bost bozkatuenak hartu eta horien artean Baleikeko inkesta bidez aukeratu ahal izango duzue datozen egunotan zein izango den irratiaren izena. Inkesta martxan dago, eta ostiral eguerdira arte izango duzue bozkatzeko aukera.

Guztira 255 boto egon dira lehen bozketan, eta hauek izan dira bost proposamen bozkatuenak: -Taosa -Zanbuila -Hitzurrun -Orrua -Katuplaza Orain, bigarren bozketa bidez, zuen esku dago bost horietako zein izango den irratiaren izena. Eman botoa!

#animauai #adiseinaleari!