Zumaiako herri irrati librearen izena aukeratzeko bozketa zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia Taosa Irratia 2016ko eka. 17a, 11:07

Jada eman daiteke botoa (hemen klikatu) Zumaiako herri irrati librearen izena aukeratzeko. Tabernetako kaxetatik 92 izen-proposamen jaso ditugu, jator eta polit askoak. 

Orain, ekainaren 21erarte aurrez aipatutako estekean klikatuta aukeratu ahal izango da gustokoena. Ondoren, bost izen bozkatuenak baleike.eus webgunean jarriko dira, bigarren bozketa baten bidez bost horietatik irratiaren etorkizuneko izena aukeratzeko.

#animauai! #adiseinaleari!