Zumaiako herri irrati librearen izena aukeratzeko proposamenak jasoko dira, ekainaren 14 arte

Erabiltzailearen aurpegia Taosa Irratia 2016ko mai. 30a, 09:58

Zumaiako herri irratia sortzen ari gara, eta pixkanaka aurrera goaz. Oraingo honetan, irratiaren izena aukeratzeko lehiaketa abiatu dugu. Izena proposatzeko bi bide dituzue jada zabalik (ekainaren 14a bitarte): zumaiairratia@gmail.com helbidera mezu bidez bidalita edo herriko hainbat puntutan ipini diren irrati itxurako kaxetan paperean idatzita.

Irrati itxurako kaxak honako puntuetan jarri dira: Leize, Nikol, Inpernupe, Metro eta Kabi tabernetan, beheko plazako hogarrean eta Alondegiko sarreran. Ekainaren 14a izango da izenak proposatzeko azken eguna, eta proposamenak jaso ondoren, baleike.eus webgunean egingo da aurkeztutako izenen bozkaketa irekia, inkesta bidez.

Horrela, asmoa da San Pedroetarako irratiak izena aukeratuta izatea, eta ondoren prozesu berdina errepikatzea, logoa aukeratzeko.

Bota zure proposamena, animauai!