Urola Kostako Mintzalagun amaiera-ekitaldia eta Igor bideo lehiaketa izango dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2023ko mai. 31a, 11:45

Oxford aretoan izango da ekitaldia, 18:30ean. Besteak beste, Telmo Irureta aurkezle eta bakarlari lanetan arituko da, Igor bideo lehiaketako bideo-erakusketa eta sari-banaketa ospatuko dira eta, amaieran, luntxa izango da.

Iritsi da amaierara aurtengo ikasturteko Urola Kostako Mintzalagun. Amaiera-ekitaldia izango da ostegunean, ekainak 1, Zumaiako Oxford aretoan. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Bertan, besteak beste, Telmo Irureta izango da aurkezlea, eta bakarrizketa ere eskainiko du.

Jarraian, Igor bideo lehiaketarako AEKko ikasleek sortutako bideoak izango dira ikusgai. Horien artean, irabazlea bozkatuko da eta sari-banaketa egin.  Amaieran, luntxa izango da.